XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEMONITZ

LAN-GELDITUTIA.

- Armintza-Gorteta'rako bitxabaleko lanak geldittu egin dira.

Lana arrtu ebenak geldittu biarra ixan dau.

Alde batetik berrogeta lau ordubak eta bestetik langillien alpertasuna.

Bere irebaztiek atzeruntz egin dabe ta orrexegattik ittunbenaren ikustasuna eskatu dau.

Alde batetik poz-pozik gagoz ba onelan kanpotik etorri diran langilliak euren errijetarantz abijauko dira.

Ainbeste alogera ostu dautsez erriko biarrgin zintzuai.

Uda onetan, uste dogu, asiko dirala Goiko-Erro; Andraka'ra arteko lanak.

Orraxe be etorriko dira; zurr egon biarr-ixango gara Laisekaren taldekuai erantzuteko.

¡Geldi! atzera zuben errira, geu gara naiko erriko lanak egitteko-eta.

Orain arrtian naiko iruntsi dogu, ez entxupistiengandik bakarrik, batta ugazaba asko ta aberrtzaliengandik, be.

Aztu egiten dira euzko-langilliatzaz.

Asi gadixan lenago geure Alderdikoakaz ortxe daukogu lan ederra-ta.

Sutik euzko-langilliak geure eskubide-aldez!.

ELEIZKIXUNAK.

- Bijotz Deuna'ren eleizkixunak ederrto egin ziran.

Baña arrittu euzkeldunak! Erderazko eleizkixunak! Lemonitz'ko baserrijan nok ikusi dau olakorik! Eztaukogu lotsaren erbatzik arpegijan! Benetako kistarrak, eta onegaz erri gustija diñogu, juan barik geldittu da.

Lau andikiri ondo ezattiagattik edozer... Orain dotriñea irakasteko katekisteak daukaguz.

Euren lana aurrera daroe Erderaz ikasten dabiltzanai karameluak eta erregalubak emoten dautsez.

DABILTZANAK.

- Udea igaroten.

Valladolid'etik Lopategi'ttarr Estepan bere amarekin: Madrid'etik Gangoiti'ren alarguna, bere seme Adolba'rekin: Bilbao'tik Agirrezabal'darr Andoni bere andera ta sendijaz.

Euren arrtian gure lagun Agirrezabal'darr Joseba Andoni.

Bilbao'tarr Dariñe emen arkitzen da.

Ondo etorrijak.

GAZTELUPE.